Mugaldeko tabernan elkartuko gara

Irratsaio berri bati emango diogu hasiera. Bilboko 97 irrati librean. FMan eta sarean. Zuzenean edota podcast bezala. Nahi duzunean pasa zaitezke bertatik, zerbait hartuko dugu, hitz egin, musika entzun, eztabaidatu, solas egin… isilik egon eta pentsatu. Dena batera. https://archive.org/download/mugaldekotaberna20221004_202210/mugaldekotaberna20221004.mp3

Ondarroako Radixu irratiak 29 urte bete ditu zuzenean

Bilboko 97 irrati libretik Ondarroara joan gara #bidegorritik eta bertan Radixu irratia bisitatu dugu. Binilo artin galdute saioko Txomin Elepuntorekin aritu gara Radixu eta bere historiari buruz. Tartean asteburuko 48 orduko irrati maratoia (ostiraletik igandera) eta antolatu dituzten bi kontzertuen Read More …

AneGuriaren musikarekin, GetxoPhoto bisitatu ostean Oskar Alegria eta Koldo Almandoz zuzendariekin hitz egin dugu

AneGuria AneGuria abeslariak bere azken lanak aurkeztuko dizkigu irratian. Musikaz aritu gara, bere proiektuetaz, sorkuntzaz… eta oso elkarrizketa atsegina suertatu da, musika ona lagun, bere musika. Bilbotik kostaldera egin dugu, eta GetxoPhoto nazioarteko irudi jaialdiko arduraduna den Jokin Aspururekin aritu Read More …

Zazkel eta Luhusoko bakegileekin hasi dugu #bidegorritik emankizuna

Zazkel taldeak EZ ENTZUN diskoa plazaratu berri du. Etxahun Arregi etorri da estudiora. Musikaz gozatu dugu, elkarrizketa atsegina eskaini digu. Ostean Estephan Etxegarai Luhuson iaz atxilotutako lagun musikariarekin aritu gara berbetan. Datorren larunbaterako 12 oren bakearen alde jaialdia antolatu dute Read More …

Musika beltza | Angela Davis Euskal Herrian | ilbeltza Baztanen

Atlantiko beltza ikastaroan ari dira Katakrak liburudendan. Isil isilik hurbildu gara, baina bertako doinuek dantzan jarri gaituzte gu ere. Musika beltza maite dugunez… entzuten jarraitu dugu. Angela Davis Euskal Herrian Bisitan datorkigu aktibista afroamerikarra. Angela Davis gure laguna da! Bere Read More …

Entzun! musika aldizkariko kantak eta Kabi@ digitala aztertzen

Durangoko azokaren ajearekin egin dugu #bidegorritik saioa. Entzun aldizkariko 2015. urteko diskoa entzuteari ekin, eta aurten ere uzta oparoa utzi digu euskal musika panoramak. La Basu, 2Zio, Anestesia, Eten, Larregi, Jp lohian eta beste entzun ditugu 97 irratian. 2015. urteak Read More …