irratia.com

2000. urtean sortu genuen euskarazko lehen irrati digitala Euskal Herrian.
Tas Tas irrati libretik lehenengo eta Bilbo Hiria irratitik gero, hainbat saio egin genituen. Kultura digitala euskaldundu, eta euskal kultura digitalizatzeko saiakera horretan, Jabi Zabala eta Patxi Gaztelumendiren eskutik, hedabideen munduan ahots berritzailea txertatzea lortu genuen

ARGIA saria

2001eko Sareko Argia saria eman zigun Argia aldizkariak, euren aburuz gurea kontzeptu berria eta ekarpen interesgarria zelako. Teknologia berrien arloan euskararen egoera tamalgarriari buelta emateko eta irratigintza digitalizatzeko bultzada ere izan zen gurea, gerora sortu diren beste proiektu batzuen bizigarri, irratien elkarlanerako Arrosa proiektua kasu.

 

 

Emisioaren zerbitzua eta etengabeko musika kanalak halabeharrez itxi ostean eta zuzeneko saioa egiteari utzi ondoren ihartuz joan zen asuntua. Hala ere, aurreko irratia.com haren nostalgia duenak edo irratsaio haiek entzun nahi dituenak hemen aurki ditzake aurreko edukiak.

irratiacom

Bilbo Hiria irratian abiatu genuen 2.0 aroa, isiltasun zapatista baten ostean. Teknologia berriak eta kultura digitala, asteroko irrati emankizun baten lantzen hasi ginen. Zuzenean… eta gero podcast bezala Euskal Herriko hainbat irratitan hedatu zen irratia.com saioa.

Patxi Gaztelumendi, Ibon Burgoa eta Jabi Zabala estudioan.

Patxi Gaztelumendi, Ibon Burgoa eta Jabi Zabala estudioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude