Mugaldeko tabernan elkartuko gara

Irratsaio berri bati emango diogu hasiera. Bilboko 97 irrati librean. FMan eta sarean. Zuzenean edota podcast bezala.
Nahi duzunean pasa zaitezke bertatik, zerbait hartuko dugu, hitz egin, musika entzun, eztabaidatu, solas egin… isilik egon eta pentsatu. Dena batera.

Txalaparta argitaletxeak 30 urte | Harkaitz Cano idazlearen azken aurreko manifestua

Tafallatik zuzenean: Jon Jimenez Txalaparta argitaletxeko editorearen bizitza eta ametsak ekarri ditugu gaur irratira. Txalaparta sortu zeneko garaietara, haurtzaroko Tafalla, gazte aroko irakurketak, militante lagunak, lankideak. Jose Mari Esparza eta ezagututako idazleak. 30 urtetan batutako istorioak, 1000 liburu baino gehiago. Eta irakurleak. Kluba. Txalaparta.eus komunitatea.
Jon Jimenez Txalaparta argitaletxea

Azken aurreko manifestua


Bilbon Harkaitz Cano idazleak bere azken aurreko manifestuaren berri eman digu. Eta bere ipuinei buruz aritu gara. Eta laister publikatuko den nobela inprentara sartu bezperan zerbait aurreratu digu.

Dani Fano komiki berriari buruz eta Zinebi jaialdia Bilbori buruz Vanesa Fernandez

Udazkena da eta euria ari du. Etxeko epelean El Salvadorreko istorio bat irakurtzeko gonbitea egin digu Dani Fano komikilariak. Migel Marmolen hamaika eta bat heriotzak nobela grabikoa egin du Miguelito El Salvadorreko Alderdi Komunistako sortzaile eta FMLN gerrilako kideari buruz. Komiki liburua Astiberri argitaletxeak plazaratu du.

Zinebi jaialdia Bilbon

Zinebi jaialdiari buruz aritu gara gero Vanesa Fernandez zuzendariarekin. Azaroan Bilbon izango dugun nazioarteko film labur eta dokumental jaialdiari buruzko xehetasunak eman dizkigu zuzendariak.

OkupaTuGasteiz arrakastatsua eta Baionako Alternatiba eguna

Bidegorritik saioan asteburuko kronika alternatiboa egin dugu irratian.
Gasteizko Hala Bediko Igor Goikoleak OkupaTuGasteiz ekimenaren berri eman digu.

Piztu Bilbo! kantua entzun eta Baionarat abiatu gira. Bizi! mugimenduko militantea den Mattinek asteburuko Alternatiba egunen berri eman digu. Aldaketa klimatikoaren desafioa, Baionan antolatutako ekimenak eta erronkak azalerazi dizkigu.

Alternatiba 2018 BAIONA
BIZI! mugimendua – Euskal Herria

AneGuriaren musikarekin, GetxoPhoto bisitatu ostean Oskar Alegria eta Koldo Almandoz zuzendariekin hitz egin dugu

AneGuria

AneGuria abeslariak bere azken lanak aurkeztuko dizkigu irratian. Musikaz aritu gara, bere proiektuetaz, sorkuntzaz… eta oso elkarrizketa atsegina suertatu da, musika ona lagun, bere musika.
Bilbotik kostaldera egin dugu, eta GetxoPhoto nazioarteko irudi jaialdiko arduraduna den Jokin Aspururekin aritu gara berbetan.

GetxoPhoto

Gure oroitzapenak eta Oreina




Oskar Alegria zine zuzendariak Gure oroitzapenak Joseba Sarrionandiaren unibertso poetikotik sortutako pelikula kolektiboa ekarri digu saiora.
Koldo Almandoz zuzendariak berriz, Oreina filma aurkeztu du Zinemaldian, eta euskarazko pelikulen saria eskuratu du gainera.

Oskar Alegria Gure oroitzapenak

Iruñea. Oskar Alegria, zinemagilea “Gure oroitzapenak”.

Koldo Almandoz, OREINA filmearen zuzendaria

Oreina, Koldo Almandoz zuzendariaren lan bat.

Bizikleta hartu eta Tourra eta Vueltari buruz arituz hasi dugu ikasturtea irratian

2018-09-12, Getxo. Txirrindularitza. Vuelta Euskal Herrian. Getxoko irteera, giroa.
Argazkia Jaltzo: foku.eus

Uztailean Tourra eta irailean Vuelta pasatu dira Euskal Herritik. Ikasturte honetako lehen bidegorritik irrati emankizunean bizikleta kontuekin aritu gara. Tourrean eta Vueltan Euskal Herriko aldarriak erakutsi zituzten zaleek errepide bazterrean, eta emankizunera Mattin Rafu lapurtarra eta Alex Arregi bizkaitarra gonbidatu ditugu.
Kataluniara joan gara gero Jone Amunarriz Gure Esku Dago ekimeneko kidearekin. Kataluniako egoera eta Euskal Herrian antolatzen ari den elkartasunaren berri eman digu Jonek.
Azkenik nazioartean Euskal Herrian jokatu diren txirrindulari froga ezberdinek izan duten oihartzunaren berri eman digu Hamaika telebistako Beñat Zarrabeitia kazetariak.

Zazkel eta Luhusoko bakegileekin hasi dugu #bidegorritik emankizuna

Zazkel taldeak EZ ENTZUN diskoa plazaratu berri du. Etxahun Arregi etorri da estudiora. Musikaz gozatu dugu, elkarrizketa atsegina eskaini digu.



Ostean Estephan Etxegarai Luhuson iaz atxilotutako lagun musikariarekin aritu gara berbetan. Datorren larunbaterako 12 oren bakearen alde jaialdia antolatu dute Bakegile eta kulturgileek.





irratsaioa deskargatzeko:
bidegorritik artxiboa

Musika beltza | Angela Davis Euskal Herrian | ilbeltza Baztanen

Atlantiko beltza ikastaroan ari dira Katakrak liburudendan. Isil isilik hurbildu gara, baina bertako doinuek dantzan jarri gaituzte gu ere.
Musika beltza maite dugunez… entzuten jarraitu dugu.
freeOtegiDavis

Angela Davis Euskal Herrian

Bisitan datorkigu aktibista afroamerikarra. Angela Davis gure laguna da! Bere omenezko kantuak, bere hitzak entzun ditugu, eta hemen egitekoak direnak gogoratu ditugu.

Ilbeltza eta nobela beltza Baztanen

ilbeltza
Elurre Iriarte lagunak Ilbeltzako berri eman digu Baztandik. Literatura beltza negu gorrian. Eta tokiko gogoeta batzuk.

Entzun! musika aldizkariko kantak eta Kabi@ digitala aztertzen

Durangoko azokaren ajearekin egin dugu #bidegorritik saioa.

entzun

Entzun aldizkariko 2015. urteko diskoa entzuteari ekin, eta aurten ere uzta oparoa utzi digu euskal musika panoramak. La Basu, 2Zio, Anestesia, Eten, Larregi, Jp lohian eta beste entzun ditugu 97 irratian.

kabia2015

Kabi@ digitala

Bergarako Txapa irrati libreko Mikel eta Bilbo Hiria irratian aritzen den Jabi ere gurekin izan ditugu, Durangoko azokan bertan burutu zen Kabi@ aztertzeko. Egitaraua, software eta teknologia libreak, irratigintza, berrikuntza… gauza asko jorratu ditugu. Amaieran Gorka Julio Teketen gehitu zaigu, eta Europa mailan aitzindariak diren proiektu eta ekimenak daudela Euskal Herrian azpimarratu digu andoaindarrak.

Ttotelka txalaparta: arduino eta teknologia libreenarekin eraikia.

#bidegorritik irratsaioa: