Fernando Pessoa, Joseba Sarrionandia eta Mikel Antza 97 irratian

Mikel Antza idazlea elkarrizketatu dugu #bidegorritik saioan. Literatura izan dugu hizpide. Klandestinitatea. Kartzela. Sorkuntza. Letrak. Errealitatea eta ametsak. Fikzioa eta errealitatea. Antzerkia, poesia, musika. Fernando Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia. Datorren astean Loraldian. Eta gaur 97 irrati libreko #bidegorritik saioan. Read More …

Gaztelugatxetik Zaldibarrera

Gaztelugatxe leku turistiko gisa saldu dute aspaldion instituzioek, eta film ezagunetan agertu izanak jende uholdea ekarri du Bizkaiko kostaldeko leku eder horretara. SOS Gaztelugatxe plataforma osatu dute Bakio, Bermeo eta Urdaibai inguruko herritarrek. Berriki, kotxeentzako aparkaleku handi baterako makroproiektua izan Read More …

Ondarroako Radixu irratiak 29 urte bete ditu zuzenean

Bilboko 97 irrati libretik Ondarroara joan gara #bidegorritik eta bertan Radixu irratia bisitatu dugu. Binilo artin galdute saioko Txomin Elepuntorekin aritu gara Radixu eta bere historiari buruz. Tartean asteburuko 48 orduko irrati maratoia (ostiraletik igandera) eta antolatu dituzten bi kontzertuen Read More …

Joseba Tapia #Tranpaldo diskoarekin eta DUPLA eta #Folklore lana

Dantzan jartzeko musikarekin abiatu dugu bidegorritik irratsaioa. Gure sintoniaren egile den Joseba Tapia trikitilariak bere “triki metal” proposamena erakutsi digu, eta Tranpaldo zuzeneko diskoari buruz mintzatu gara berarekin. Urte asko eskenatoki gainean eta esperientzia eta aurrera jarraitzeko gogoa eta umorea Read More …

Txalaparta argitaletxeak 30 urte | Harkaitz Cano idazlearen azken aurreko manifestua

Tafallatik zuzenean: Jon Jimenez Txalaparta argitaletxeko editorearen bizitza eta ametsak ekarri ditugu gaur irratira. Txalaparta sortu zeneko garaietara, haurtzaroko Tafalla, gazte aroko irakurketak, militante lagunak, lankideak. Jose Mari Esparza eta ezagututako idazleak. 30 urtetan batutako istorioak, 1000 liburu baino gehiago. Read More …

Dani Fano komiki berriari buruz eta Zinebi jaialdia Bilbori buruz Vanesa Fernandez

Udazkena da eta euria ari du. Etxeko epelean El Salvadorreko istorio bat irakurtzeko gonbitea egin digu Dani Fano komikilariak. Migel Marmolen hamaika eta bat heriotzak nobela grabikoa egin du Miguelito El Salvadorreko Alderdi Komunistako sortzaile eta FMLN gerrilako kideari buruz. Read More …