Euskal Herria eta Katalunia elkartu ditugu bidegorritik emankizun berezi honetan.
Gurekin izan dira Ion Telleria naiz.eus guneko kazetaria, azken asteak Katalunian ari da lanean. Bertatik aritu zaigu egunotako kronikak egiten.
Jendetza Bartzelonan, bateko eta besteko manifestazioak bat egiten ari dira … #AturadaDePais pic.twitter.com/BpIRKpglB7
— Ion Telleria Barrena (@iontelleria) 2017(e)ko urriak 3
Bartzelonako manifestazio batetik bat egin dugu Hamaika telebistako aurkezlea den Ekhiñe Atorrasagastirekin. Une hunkigarriak ekarri ditu gogora Ekhiñek.
Espainiako hedabideen jarrerarekin haserre daude kataluniarrak, euskaldunak garela esan die etxeko jabeak eta hara txaloak! #VagaGeneral3O pic.twitter.com/Dbcv3G4FqR
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) 2017(e)ko urriak 3
Maria Colera itzultzaile eta interpretea aspaldi bizi da Bartzelonan, bere iritziak eta bizitako momentuak kontatu dizkigu, aurrera begira dituzten asmoak.
Hem votat. Hem guanyat. Defensem la República. Totes al Parlament.
— Maria Colera (@mariacolera) 2017(e)ko urriak 3
Azkenik Bartzelonako Euskal Etxera joan gara -asanbladan erabaki dute greba egitea- eta gure kultur enbaxadako berri izan dugu Ekaitz bertako kidearekin.
Zuekin gaude! pic.twitter.com/j9Ty23xNm0
— Euskal Etxea BCN (@Euskaletxeabcn) 2017(e)ko urriak 3
Euskal Herrian bizi dugun giroaz aritu zaitu asCATasunera ekimeneko Asier. Kantuak entzun ditugu eta batez ere gogoa, indarra eta ilusioa somatu dugu Katalunian bezala Euskal Herrian.
Gaur EH #KataluniarekinBat kalera! HerrizHerri #asCATasunera mobilizazio ta kazeroladak + Sindikatuen deialdiak + Gazteak #VagaGeneral30 pic.twitter.com/GkZDrvmNTL
— asCATasunera! (@asCATasunera) 2017(e)ko urriak 3
Saioa entzuteko:
irratsaioa deskargatzeko: bidegorritik artxiboa