Joseba Tapia #Tranpaldo diskoarekin eta DUPLA eta #Folklore lana

Dantzan jartzeko musikarekin abiatu dugu bidegorritik irratsaioa. Gure sintoniaren egile den Joseba Tapia trikitilariak bere “triki metal” proposamena erakutsi digu, eta Tranpaldo zuzeneko diskoari buruz mintzatu gara berarekin. Urte asko eskenatoki gainean eta esperientzia eta aurrera jarraitzeko gogoa eta umorea ez du falta trikitalariak.

DUPLA ikusentzunezko proposamen bizia

Aguraingoak dira Dupla bikotekoak. Soinua, argia, irudia, dantza eta jarrera potentea agertzen dute eskenatoki gainean. Oso lan bisualak egin ohi dituzte eta beraien youtube kanala horren erakusgarri. Folklore lana plazaratu berri dute dupla chups euskarrian. Gary izan da gurekin, eta oso argi mintzatu zaigu beraien proposamenari buruz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.