2020. urtea musikarekin hasi dugu

Egin dugu lehen irrati emankizuna. #bidegorritik irratsaioa prest! Disko eta kantu berriak jarri ditugu lehen saioan. Sintonia frogatu, Afrikako doinuak, presoen aldekoak eta batipat euskal musikagintzak eman dizkigun nobedadeak.

Lehen saioa musika gozatuz eman dugu, eta uste baino laburragoa iruditu zaigunez, arean luzatu dugu 97 irratiko estudioan egin dugun zuzeneko emankizuna.

Orain eskuragai dago sarean, nahi duen guztiarentzat. Euskal Herriko gainontzeko irrati libre eta euskaldunetan ere eskaintzea da gure asmoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude