Entzun! musika aldizkariko kantak eta Kabi@ digitala aztertzen

Durangoko azokaren ajearekin egin dugu #bidegorritik saioa. Entzun aldizkariko 2015. urteko diskoa entzuteari ekin, eta aurten ere uzta oparoa utzi digu euskal musika panoramak. La Basu, 2Zio, Anestesia, Eten, Larregi, Jp lohian eta beste entzun ditugu 97 irratian. 2015. urteak Read More …

Josu Bergara zuzenean #bidegorritik saioan

Kantu txikien indarra erakustera etorri zaigu Josu Bergara abeslaria. Kitarra eskuan, kantu batzuk eskaini eta solasaldi atsegina izan dugu musikaz, diskoaz, sareaz eta komunitateaz. Bizitza azkarrago bizi nahi dutenek aspertzeko beta hartu dezakete elkarrizketa entzunez, sakontasuneko gaiak kantu hartera ekartzen Read More …

#euskarabildua eta #TheAntiEvent ekitaldiak zuzenean

Mundua bete pantaila Donostiako San Telmo museoan euskarabildua topaketa antolatu dute ARGIA aldizkariak eta iametza interaktiboak. Bertatik zuzenean aritu zaigu Gorka Bereziartua kazetaria. Mundua bete pantaila izenburuak sujeritzen duenari buruz gogoeta egin eta etorkizuneko komunikazio bideetaz aritu gara. Bilbon burutuko Read More …

zelan #hedatu mezu politikoak sarean?

Transmedia kontzeptuak eta dinamika politiko berritzailea uztartu nahi ditugu. Horregatik aspaldi honetan sarean ikusten ari garen bideo, proiektu eta bestelakoak ekarri ditugu saiora. Kataluniako azken hauteskundeetan jendea motorra dela erakutsi ziguten CUPeko lagunek, beraien furgoneta zaharrarekin. El periodico: La ‘peli’ Read More …

#bidegorritik Antzerkia eta literatura

Zergatik Jamil? antzerkilana aste honetan estrenatuko dute Donostian Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy aktoreek. Entsaio artean, #bidegorritik saiora etortzeko hautua egin dute. Bea Salaberri idazlearen Baionak ez daki liburua argitaratu berri du Susa argitaletxeak. Baionan Bearekin elkartu gara.

#bidegorritik Internazionalista: Askapena #LIBRE!

Kurdistan bisitatuz hasi dugu irrati emankizuna. Komite Internazionalistak erakundeko Lurrek irailean egin zuten brigadaren berri eman digu. Zapaldutako lurretan ikasitakoaz eta handik ekarritakoaz aritu gara. Erakunde lagun duten Askapenarekin elkartasunez mintzatu zaigu bera. Askapena libre! Musika entzunez Nafarroako Sakanara hurbildu Read More …

#bidegorritik Emakumeen martxa. Hutsa bikotea akustikoan eta playlist feminista

Ostegunean Emakumeen #martxa @97irratia -n @HutsaTaldea + @emakumemartxa + playlist #feminista @gurebesta Leireren eskutik #bidegorritik — irratia[•]com (@irratiacom) September 30, 2015 Kurdistango lurretatik abiatu zen Emakumeen mundu martxa. Euskal Herrira sartu berritan hitzordua egin genuen antolatzaileekin, eta gaur emakumeen martxa Read More …