Etxekoak antzerki lanari buruz solasean

Kristian Etxaluz, Ander Lipus, Maika Etxekopar eta Javi Barandiaran aktoreak hurbildu dira irrati estudiora. Etxekoak dira. Eta Artedramak aurkezten duen azken obrari buruz aritu gara beraiekin berbetan. Lasai lasai. Patxadaz antzerki lan honi buruz, antzerkigintza aztertuz.
etxekoak
Hiru ordu laurden eman ditugu solasean. Sakon. Euskal Herri osoko aktoreak batu ditugu 97 irratiko estudioan.

Josu Bergara zuzenean #bidegorritik saioan

Kantu txikien indarra erakustera etorri zaigu Josu Bergara abeslaria.
Kitarra eskuan, kantu batzuk eskaini eta solasaldi atsegina izan dugu musikaz, diskoaz, sareaz eta komunitateaz.
josuirratian
Bizitza azkarrago bizi nahi dutenek aspertzeko beta hartu dezakete elkarrizketa entzunez, sakontasuneko gaiak kantu hartera ekartzen saiatu gara eta.

#euskarabildua eta #TheAntiEvent ekitaldiak zuzenean

Mundua bete pantaila

Donostiako San Telmo museoan euskarabildua topaketa antolatu dute ARGIA aldizkariak eta iametza interaktiboak. Bertatik zuzenean aritu zaigu Gorka Bereziartua kazetaria. Mundua bete pantaila izenburuak sujeritzen duenari buruz gogoeta egin eta etorkizuneko komunikazio bideetaz aritu gara.
euskarabildua
Bilbon burutuko den TheAntiEvent ekitaldiari buruz mintzatu zaigu ostean Naiara Abaroa garatzaile eta antolatzailea. Ekitaldian parte hartzen dutenek erabakitzen eta asmatzen dute egitarau osoa, eta sekulako interakzioa eta jakintza partekatzea suertatzen den ekitaldia izango da aurtengo hirugarren hau.

antievent

Doinu berrienak entzungai

Josu Bergararen Kantu txikien indarra diskoarekin hasi gara, Peiremans+ taldeak grabatu berri dituen azken bi kantuak eta Belakoren track sei entzuteko parada ere izan dugu. Doinu berriak atsegin ditugulako. Eta baita Oskorri, Ruper Ordorika, Berri Txarrak edota willis drummond.

iBasque irrati aplikazioa

2000. urteko azaroan sortu zen irratia.com eta geroztik berrikuntza ugari izan dira irratia, sarea eta Interneten. Orain irrati gehienek emititzen dute Internetetik ere, eta sarean guztiak aurkitu daitezke. Irratiak gainera molde ugaritan, euskarri ezberdinetan entzun daitezke egun.

irratia.com 2.0
Guk hasierako gogo eta ilusio berarekin, Euskal Herriko irrati euskaldun eta libreak mugikorrean entzuteko aplikazioa garatzeari ekin diogu, eta hilabete honetan bertan egongo da eskura iOs bertsioan, iphone ezberdinetatik Euskal Herriko saio, doinu eta mezuak entzun ahal izateko moduan

iBasqueRadio iBasqueRadio2