Itzulera poema liburua, H28 aldizkariaren agurra eta Komikiak Bilbon

Martin Bidaur bere lehen poema liburuaz-Itzulera- aritu zaigu irratian.
Unai Iturriagak umorea oso gauza serioa dela erakutsi digu, eta H28 aldizkariaren agurraz egin dugu berba.
Mikel Begoñarekin Bilboko Komiki erakusketari buruz eta Santutxun antolatu dituzten Parrapean Komiki egunak izan ditugu hizpide.

Saioa entzuteko:




irratsaioa deskargatzeko:
bidegorritik artxiboa

bidegorritik.cat greba orokorra | erreferenduma | Katalunia zuzenean

Euskal Herria eta Katalunia elkartu ditugu bidegorritik emankizun berezi honetan.
Gurekin izan dira Ion Telleria naiz.eus guneko kazetaria, azken asteak Katalunian ari da lanean. Bertatik aritu zaigu egunotako kronikak egiten.

Bartzelonako manifestazio batetik bat egin dugu Hamaika telebistako aurkezlea den Ekhiñe Atorrasagastirekin. Une hunkigarriak ekarri ditu gogora Ekhiñek.


Maria Colera itzultzaile eta interpretea aspaldi bizi da Bartzelonan, bere iritziak eta bizitako momentuak kontatu dizkigu, aurrera begira dituzten asmoak.


Azkenik Bartzelonako Euskal Etxera joan gara -asanbladan erabaki dute greba egitea- eta gure kultur enbaxadako berri izan dugu Ekaitz bertako kidearekin.


Euskal Herrian bizi dugun giroaz aritu zaitu asCATasunera ekimeneko Asier. Kantuak entzun ditugu eta batez ere gogoa, indarra eta ilusioa somatu dugu Katalunian bezala Euskal Herrian.

Saioa entzuteko:




irratsaioa deskargatzeko:
bidegorritik artxiboa