Gaztelugatxetik Zaldibarrera

Gaztelugatxe leku turistiko gisa saldu dute aspaldion instituzioek, eta film ezagunetan agertu izanak jende uholdea ekarri du Bizkaiko kostaldeko leku eder horretara. SOS Gaztelugatxe plataforma osatu dute Bakio, Bermeo eta Urdaibai inguruko herritarrek. Berriki, kotxeentzako aparkaleku handi baterako makroproiektua izan du eskuartean Bizkaiko Diputazioak, eta horri aurre egin dio Gaztelugatxeren aldeko herri mugimenduak. Bertako partaidea den Eider Gotxi Aurtenetxea bermeotarrarekin egon gara solasean Bidegorritik saioan.

Langileak gogoan,
erantzukizuna eta osasuna aldarrikatzen


Zaldibarrera jo dugu gero. Ostegunean zabortegi baten izandako lubizien ondorioz aktualitatea Bizkaia eta Gipuzkoa arteko mugan dago egunotan. Bi langile desagertuta, instituzioak benetako planik gabe, desagertutako langileen senitartekoak bakarrik eta haserre, herritarrak osasunagatik eta informazio faltagatik kezkatuta. Koktel izugarria. Bitartean Iñigo Urkullu lehendakariak, hauteskundeak deitu baina Zaldibarrera agertzeko asmorik ez du agertu. Gaizka Zabarte zaldibartarrarekin mintzatu gara gu.

Ondarroako Radixu irratiak 29 urte bete ditu zuzenean

Bilboko 97 irrati libretik Ondarroara joan gara #bidegorritik eta bertan Radixu irratia bisitatu dugu.

Binilo artin galdute saioko Txomin Elepuntorekin aritu gara Radixu eta bere historiari buruz. Tartean asteburuko 48 orduko irrati maratoia (ostiraletik igandera) eta antolatu dituzten bi kontzertuen berri eman digu Txominek.