zelan #hedatu mezu politikoak sarean?

Transmedia kontzeptuak eta dinamika politiko berritzailea uztartu nahi ditugu.
Horregatik aspaldi honetan sarean ikusten ari garen bideo, proiektu eta bestelakoak ekarri ditugu saiora.
Kataluniako azken hauteskundeetan jendea motorra dela erakutsi ziguten CUPeko lagunek, beraien furgoneta zaharrarekin.

El periodico: La ‘peli’ de la CUP causa sensación en Twitter

2015ko urriaren 21ean #BASQUEtothefuture hedatu da gure artean. Garai bateko filmeko irudiak imitatuz euskal bideaz gogoeta egin dute Back to the future pelikulako bi pertsonaiek. Bideoaz gain, soinu banda eta komikia ere eskuratu daitezke sarean.

Bideoak, sarea, memeak, etiketak, mikroformatuak eta sare sozialetako jarioa zelan bizi ditugu egun?

Narratiba digital berriak eta betiko istorioak nola uztartu?

Horretaz mintzatu gara Arantza Santesteban eta Galder Gonzalez lagunekin.

transmediaStory

#bidegorritik Antzerkia eta literatura

zergatikjamil
Zergatik Jamil? antzerkilana aste honetan estrenatuko dute Donostian Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy aktoreek. Entsaio artean, #bidegorritik saiora etortzeko hautua egin dute.

Bea Salaberri idazlearen Baionak ez daki liburua argitaratu berri du Susa argitaletxeak. Baionan Bearekin elkartu gara.
baionak_badaki

#bidegorritik Internazionalista: Askapena #LIBRE!

Kurdistan bisitatuz hasi dugu irrati emankizuna. Komite Internazionalistak erakundeko Lurrek irailean egin zuten brigadaren berri eman digu. Zapaldutako lurretan ikasitakoaz eta handik ekarritakoaz aritu gara. Erakunde lagun duten Askapenarekin elkartasunez mintzatu zaigu bera.
kurdistan

Askapena libre!

Musika entzunez Nafarroako Sakanara hurbildu gara gero. Arruazun artaldearekin aurkitu dugu Aritz Ganboa Askapenako kide auziperatua. Epaiketa atarian, Herriak libre! ekimenarekin buru belarri murgilduta, euskal internazionalismoari buruzko xehetasunak eman dizkigu, tartean espainiar inperialismoa zertan den azalduz.
aritz

Musika internazionalista

rebelsong
Eta saioa musikarekin hasi dugun bezala, nazioarteko musika solidarioa eta burrukalaria entzunez eman dugu. Brigadistak sound system, Dr Calypso, Chumbawanba, Tom Morello, Pet Segger, Billy Bragg, The Clash eta Leonard Cohen besteak beste.

cheplaylist

playlist internazionalista entzun nahi baduzu

#bidegorritik Emakumeen martxa. Hutsa bikotea akustikoan eta playlist feminista

Kurdistango lurretatik abiatu zen Emakumeen mundu martxa. Euskal Herrira sartu berritan hitzordua egin genuen antolatzaileekin, eta gaur emakumeen martxa izan da nagusi gurean -musika, kantuak, dantzak eta aldarrikapenak-.

Hutsa akustikoan


Hutsa bikotea akustikoan aritu dira Bilboko estudioan eta Leire Lopez Ziluaga lagunak playlist feminista baterako lehen lau kantuak aurkeztu dizkigu.