Another day of #bidegorritik Iruñetik zuzenean

Zer da kultura?
Liburu bat, filme bat, elkarrizketa bat artistekin…
Hori egin dugu azken saio honetan.

Another day of life. Riyszar Kapuscinski kazetariaren liburuan oinarritutako animaziozko filmaren afitxa.


Amaia Remirez Another day of life filmari buruz aritu zaigu hizketan. Kapuscinski kazetariaren titulu bereko liburuan oinarrituta animazioko film ederra egin dute Raul de la Fuentek eta biek, lantalde itzel batekin.

Katakrak 5 urte hor

Katakrak liburudenan Hedoi Etxarterekin elkartu gara. Kooperatibaren sorrera eta garapenaz aritu gara 5 urte bete behar dituen honetan, eta azken urteotan argitalpenekin egiten ari direnaren errepasoa egin dugu.

Saioa podcast moduan entzuteko:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude