Tafallatik zuzenean: Jon Jimenez Txalaparta argitaletxeko editorearen bizitza eta ametsak ekarri ditugu gaur irratira. Txalaparta sortu zeneko garaietara, haurtzaroko Tafalla, gazte aroko irakurketak, militante lagunak, lankideak. Jose Mari Esparza eta ezagututako idazleak. 30 urtetan batutako istorioak, 1000 liburu baino gehiago. Eta irakurleak. Kluba. Txalaparta.eus komunitatea.
1000 liburu baino gehiago argitaratu eta 30 urte beteko dituen #Txalaparta argitaletxeko editorea izango dugu gaur #bidegorritik saioan. @97irratia #txalaparta30@txalapartatik pic.twitter.com/7brAzZlS2B
— patxi gaztelumendi (@iPatxi) 2018(e)ko azaroaren 6(a)
Azken aurreko manifestua
Bilbon Harkaitz Cano idazleak bere azken aurreko manifestuaren berri eman digu. Eta bere ipuinei buruz aritu gara. Eta laister publikatuko den nobela inprentara sartu bezperan zerbait aurreratu digu.