Fernando Pessoa, Joseba Sarrionandia eta Mikel Antza 97 irratian

Mikel Antza idazlea elkarrizketatu dugu #bidegorritik saioan. Literatura izan dugu hizpide. Klandestinitatea. Kartzela. Sorkuntza. Letrak. Errealitatea eta ametsak. Fikzioa eta errealitatea. Antzerkia, poesia, musika. Fernando Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia. Datorren astean Loraldian. Eta gaur 97 irrati libreko #bidegorritik saioan. Read More …

#bidegorritik Antzerkia eta literatura

Zergatik Jamil? antzerkilana aste honetan estrenatuko dute Donostian Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy aktoreek. Entsaio artean, #bidegorritik saiora etortzeko hautua egin dute. Bea Salaberri idazlearen Baionak ez daki liburua argitaratu berri du Susa argitaletxeak. Baionan Bearekin elkartu gara.