
Loraldia jaialdiari soinu banda jarri diogu
Martxoan Loraldiak kultur eskaintza handia ekarriko du Bilbora. Eta ekitaldietako askotan musika izango da protagonista. Guk soinu banda jarri diogu Loraldiako egitarauari.
Martxoan Loraldiak kultur eskaintza handia ekarriko du Bilbora. Eta ekitaldietako askotan musika izango da protagonista. Guk soinu banda jarri diogu Loraldiako egitarauari.
Etenaren ostean dator ekaitza. Bidaiaren ostean gogoeta. Atsedenaren ostean indarra. Eta #bidegorritik ekaitzaldian bustiko gara, gogoeta sustatu eta indarrez arituko gara euskal irratigintzan. 97 irrati libretik, Bilbotik. Euskal Herrira. Euskal Herriko beste irrati libre eta euskaldunetara. Uhinetan bezala sarean ere. Read More …
Udazkena da eta euria ari du. Etxeko epelean El Salvadorreko istorio bat irakurtzeko gonbitea egin digu Dani Fano komikilariak. Migel Marmolen hamaika eta bat heriotzak nobela grabikoa egin du Miguelito El Salvadorreko Alderdi Komunistako sortzaile eta FMLN gerrilako kideari buruz. Read More …
97 irrati librearen estudioan izan da Fermin Muguruza ere. Oraingoan Black is Beltza proiektuari buruz mintzatu gara berarekin. Pelikulak laugarren astea zinema aretoetan bete bezperan, pozik agertu zaigu Muguruza.
Bilboko 97FM irratian berriz uhinetan. Astelehen iluntzetan, berriz ere gure irratsaioarekin. Prestatu kaskoak, sintonizatu.. martxan gara eta.
Zergatik Jamil? antzerkilana aste honetan estrenatuko dute Donostian Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy aktoreek. Entsaio artean, #bidegorritik saiora etortzeko hautua egin dute. Bea Salaberri idazlearen Baionak ez daki liburua argitaratu berri du Susa argitaletxeak. Baionan Bearekin elkartu gara.
Irratsaio berri bati emango diogu hasiera. Bilboko 97 fm irratiko estudioetatik, uhinen bitartez eta sarearen bitartez hedatuko dugu #bidegorritik emankizuna. Apurka apurka Euskal Herriko irrati libreetan eskaintzen saiatuko gara, eta entzule, ekintzaile eta lagunen artean saio honen funtsa sortzen, lantzen, Read More …
Bilbon irrati proiektu berria daukagu aspaldian: 97 fm. Uhinetan eta lantalde berriarekin lanean ari dena. #bidegorritik irrati emankizuna ere, Bilboko estudioetatik Euskal Herriko irratietara igorri eta mundu osoan entzungai daukagu. 97irratia.info