Fernando Pessoa, Joseba Sarrionandia eta Mikel Antza 97 irratian

Mikel Antza idazlea elkarrizketatu dugu #bidegorritik saioan. Literatura izan dugu hizpide. Klandestinitatea. Kartzela. Sorkuntza. Letrak. Errealitatea eta ametsak. Fikzioa eta errealitatea. Antzerkia, poesia, musika. Fernando Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia. Datorren astean Loraldian. Eta gaur 97 irrati libreko #bidegorritik saioan. Read More …

Bizikleta hartu eta Tourra eta Vueltari buruz arituz hasi dugu ikasturtea irratian

Uztailean Tourra eta irailean Vuelta pasatu dira Euskal Herritik. Ikasturte honetako lehen bidegorritik irrati emankizunean bizikleta kontuekin aritu gara. Tourrean eta Vueltan Euskal Herriko aldarriak erakutsi zituzten zaleek errepide bazterrean, eta emankizunera Mattin Rafu lapurtarra eta Alex Arregi bizkaitarra gonbidatu Read More …

Zazkel eta Luhusoko bakegileekin hasi dugu #bidegorritik emankizuna

Zazkel taldeak EZ ENTZUN diskoa plazaratu berri du. Etxahun Arregi etorri da estudiora. Musikaz gozatu dugu, elkarrizketa atsegina eskaini digu. Ostean Estephan Etxegarai Luhuson iaz atxilotutako lagun musikariarekin aritu gara berbetan. Datorren larunbaterako 12 oren bakearen alde jaialdia antolatu dute Read More …

Josu Bergara zuzenean #bidegorritik saioan

Kantu txikien indarra erakustera etorri zaigu Josu Bergara abeslaria. Kitarra eskuan, kantu batzuk eskaini eta solasaldi atsegina izan dugu musikaz, diskoaz, sareaz eta komunitateaz. Bizitza azkarrago bizi nahi dutenek aspertzeko beta hartu dezakete elkarrizketa entzunez, sakontasuneko gaiak kantu hartera ekartzen Read More …

#bidegorritik irrati emankizuna prestatzen

Aupa lagun eta entzule guztioi! #bidegorritik irrati emankizun berria prestatzen ari gara. Sarean #bidegorritik mezua hedatzen saiatuko gara. Euskal Herriko irrati ezberdinetan saioa eskaini eta sarean be zabaltzen ahaleginduko gara. Aktualitatea landuz, elkarrizketak, kultura, sarea, pentsamendua eta joera berriak uztartu, Read More …