irratia.com sortu genuen duela 25 urte

2000. urteko azaroaren 1ean sortu genuen irratia.com
Orain gogoratzen hasiko gara: orduko saioak, irratia sortzeko asmoa, intuizioa, inspiratutako ereduak, ilusioa…
Eta 25 urte geroago, sarean erreskatatu ahal izan ditugun altxorrak. Ordenadore zaharrak piztea lortu eta artxiboetan gordetako bitxikeriak, orduko argazkiak, zenbait emanaldi berezi, elkarrizketak…

Euskaldunon EGUNKARIA

Mugaldeko tabernan elkartuko gara

Irratsaio berri bati emango diogu hasiera. Bilboko 97 irrati librean. FMan eta sarean. Zuzenean edota podcast bezala.
Nahi duzunean pasa zaitezke bertatik, zerbait hartuko dugu, hitz egin, musika entzun, eztabaidatu, solas egin… isilik egon eta pentsatu. Dena batera.

Dani Fano komiki berriari buruz eta Zinebi jaialdia Bilbori buruz Vanesa Fernandez

Udazkena da eta euria ari du. Etxeko epelean El Salvadorreko istorio bat irakurtzeko gonbitea egin digu Dani Fano komikilariak. Migel Marmolen hamaika eta bat heriotzak nobela grabikoa egin du Miguelito El Salvadorreko Alderdi Komunistako sortzaile eta FMLN gerrilako kideari buruz. Komiki liburua Astiberri argitaletxeak plazaratu du.

Zinebi jaialdia Bilbon

Zinebi jaialdiari buruz aritu gara gero Vanesa Fernandez zuzendariarekin. Azaroan Bilbon izango dugun nazioarteko film labur eta dokumental jaialdiari buruzko xehetasunak eman dizkigu zuzendariak.

Black is Beltza artefaktu transmedia Fermin Muguruza zuzendariarekin

97 irrati librearen estudioan izan da Fermin Muguruza ere. Oraingoan Black is Beltza proiektuari buruz mintzatu gara berarekin.
Pelikulak laugarren astea zinema aretoetan bete bezperan, pozik agertu zaigu Muguruza.

#bidegorritik Antzerkia eta literatura

zergatikjamil
Zergatik Jamil? antzerkilana aste honetan estrenatuko dute Donostian Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy aktoreek. Entsaio artean, #bidegorritik saiora etortzeko hautua egin dute.

Bea Salaberri idazlearen Baionak ez daki liburua argitaratu berri du Susa argitaletxeak. Baionan Bearekin elkartu gara.
baionak_badaki

irailaren 17an, ostegunez 0 saioa

Irratsaio berri bati emango diogu hasiera.
Bilboko 97 fm irratiko estudioetatik, uhinen bitartez eta sarearen bitartez hedatuko dugu #bidegorritik emankizuna.
Apurka apurka Euskal Herriko irrati libreetan eskaintzen saiatuko gara, eta entzule, ekintzaile eta lagunen artean saio honen funtsa sortzen, lantzen, garatzen eta zabaltzen asmatu beharko dugu.

irailak17

  • #bidegorritik ezkerretik ibili gure duen jendearentzako pentsatua dago. Oinez goaz, mantso. Batzutan abiadura eta erritmoa azkartuko ditugu, musikari jarraituz. Atseden uneak ere izango ditu, zelan ez. Bizikletaz ere jarraitu daiteke bide hau… eta bestelako garraiobideetan entzuteko be aproposa izango da; batipat trenean eta autobusean…
  • #bidegorritik gauza askori erreparatuko diegu: aktualitateari, gure kultur panoramari, kalean gertatzen denari, sareko berriei, aldaketaren gune berritzaileenei, jendeari, auzokideei, munduari, lurrari….

Denontzako lekua dago hemen, parte hartu eta zabaldu!
oinezko