bidegorritik.cat greba orokorra | erreferenduma | Katalunia zuzenean

Euskal Herria eta Katalunia elkartu ditugu bidegorritik emankizun berezi honetan.
Gurekin izan dira Ion Telleria naiz.eus guneko kazetaria, azken asteak Katalunian ari da lanean. Bertatik aritu zaigu egunotako kronikak egiten.

Bartzelonako manifestazio batetik bat egin dugu Hamaika telebistako aurkezlea den Ekhiñe Atorrasagastirekin. Une hunkigarriak ekarri ditu gogora Ekhiñek.


Maria Colera itzultzaile eta interpretea aspaldi bizi da Bartzelonan, bere iritziak eta bizitako momentuak kontatu dizkigu, aurrera begira dituzten asmoak.


Azkenik Bartzelonako Euskal Etxera joan gara -asanbladan erabaki dute greba egitea- eta gure kultur enbaxadako berri izan dugu Ekaitz bertako kidearekin.


Euskal Herrian bizi dugun giroaz aritu zaitu asCATasunera ekimeneko Asier. Kantuak entzun ditugu eta batez ere gogoa, indarra eta ilusioa somatu dugu Katalunian bezala Euskal Herrian.

Saioa entzuteko:




irratsaioa deskargatzeko:
bidegorritik artxiboa

irailaren 17an, ostegunez 0 saioa

Irratsaio berri bati emango diogu hasiera.
Bilboko 97 fm irratiko estudioetatik, uhinen bitartez eta sarearen bitartez hedatuko dugu #bidegorritik emankizuna.
Apurka apurka Euskal Herriko irrati libreetan eskaintzen saiatuko gara, eta entzule, ekintzaile eta lagunen artean saio honen funtsa sortzen, lantzen, garatzen eta zabaltzen asmatu beharko dugu.

irailak17

  • #bidegorritik ezkerretik ibili gure duen jendearentzako pentsatua dago. Oinez goaz, mantso. Batzutan abiadura eta erritmoa azkartuko ditugu, musikari jarraituz. Atseden uneak ere izango ditu, zelan ez. Bizikletaz ere jarraitu daiteke bide hau… eta bestelako garraiobideetan entzuteko be aproposa izango da; batipat trenean eta autobusean…
  • #bidegorritik gauza askori erreparatuko diegu: aktualitateari, gure kultur panoramari, kalean gertatzen denari, sareko berriei, aldaketaren gune berritzaileenei, jendeari, auzokideei, munduari, lurrari….

Denontzako lekua dago hemen, parte hartu eta zabaldu!
oinezko