zelan #hedatu mezu politikoak sarean?

Transmedia kontzeptuak eta dinamika politiko berritzailea uztartu nahi ditugu. Horregatik aspaldi honetan sarean ikusten ari garen bideo, proiektu eta bestelakoak ekarri ditugu saiora. Kataluniako azken hauteskundeetan jendea motorra dela erakutsi ziguten CUPeko lagunek, beraien furgoneta zaharrarekin. El periodico: La ‘peli’ Read More …

#bidegorritik Antzerkia eta literatura

Zergatik Jamil? antzerkilana aste honetan estrenatuko dute Donostian Mikel Martinez eta Eneko Sagardoy aktoreek. Entsaio artean, #bidegorritik saiora etortzeko hautua egin dute. Bea Salaberri idazlearen Baionak ez daki liburua argitaratu berri du Susa argitaletxeak. Baionan Bearekin elkartu gara.

#bidegorritik Internazionalista: Askapena #LIBRE!

Kurdistan bisitatuz hasi dugu irrati emankizuna. Komite Internazionalistak erakundeko Lurrek irailean egin zuten brigadaren berri eman digu. Zapaldutako lurretan ikasitakoaz eta handik ekarritakoaz aritu gara. Erakunde lagun duten Askapenarekin elkartasunez mintzatu zaigu bera. Askapena libre! Musika entzunez Nafarroako Sakanara hurbildu Read More …

#bidegorritik Emakumeen martxa. Hutsa bikotea akustikoan eta playlist feminista

Ostegunean Emakumeen #martxa @97irratia -n @HutsaTaldea + @emakumemartxa + playlist #feminista @gurebesta Leireren eskutik #bidegorritik — irratia[•]com (@irratiacom) September 30, 2015 Kurdistango lurretatik abiatu zen Emakumeen mundu martxa. Euskal Herrira sartu berritan hitzordua egin genuen antolatzaileekin, eta gaur emakumeen martxa Read More …

#bidegorritik 01 AMAMA filmeko Asier Altuna zuzendariagaz elkarrizketa

Bilbotik Donostiara joan gara #bidegorritik. Zinemaldian Zurriolako Butakan jezarrita murgildu gara zeluloidearen munduan. Zurriolako butakatik Leire Palacios lagunaren zine kritika hau adi adi aditu dugu: AMAMA Asier Altuna Amama filmeko zuzendaria elkarrizketatu eta Ondarruko Marabilli re sormen festibalera gonbidatu gaitu. Read More …

97 fm

Bilbon irrati proiektu berria daukagu aspaldian: 97 fm. Uhinetan eta lantalde berriarekin lanean ari dena. #bidegorritik irrati emankizuna ere, Bilboko estudioetatik Euskal Herriko irratietara igorri eta mundu osoan entzungai daukagu. 97irratia.info

#bidegorritik irrati emankizuna prestatzen

Aupa lagun eta entzule guztioi! #bidegorritik irrati emankizun berria prestatzen ari gara. Sarean #bidegorritik mezua hedatzen saiatuko gara. Euskal Herriko irrati ezberdinetan saioa eskaini eta sarean be zabaltzen ahaleginduko gara. Aktualitatea landuz, elkarrizketak, kultura, sarea, pentsamendua eta joera berriak uztartu, Read More …