#bidegorritik martxan Bilboko 97 irratian

ZAZKEL eta Luhusoko Bakegileak kantuan

Bilboko 97 FM irratian berriz uhinetan.
Astelehen iluntzetan, berriz ere gure irratsaioarekin.
Prestatu kaskoak, sintonizatu.. martxan gara eta.

Irailak 25, astelehena, arratsaldeko 19:00etan

Etxahun Arregi Zazkel taldeko abeslari eta kitarra 97 irratian izango da gurekin.


Zazkel disko berriarekin esku arten

Musika beltza | Angela Davis Euskal Herrian | ilbeltza Baztanen

Atlantiko beltza ikastaroan ari dira Katakrak liburudendan. Isil isilik hurbildu gara, baina bertako doinuek dantzan jarri gaituzte gu ere.
Musika beltza maite dugunez… entzuten jarraitu dugu.
freeOtegiDavis

Angela Davis Euskal Herrian

Bisitan datorkigu aktibista afroamerikarra. Angela Davis gure laguna da! Bere omenezko kantuak, bere hitzak entzun ditugu, eta hemen egitekoak direnak gogoratu ditugu.

Ilbeltza eta nobela beltza Baztanen

ilbeltza
Elurre Iriarte lagunak Ilbeltzako berri eman digu Baztandik. Literatura beltza negu gorrian. Eta tokiko gogoeta batzuk.

Ashraf Fayadh poeta palestinarraren alde

Ashraf Fayadh heriotzera kondenatu dute Saudi Arabian. Eta guk nazioarteko elkartasunez, guk ere, irratsaio berezi bat egin gura izan dugu.
Bere poemak euskarara ekarri dituen Ignazio Aiestaran poeta elkarrizketatu dugu Iruñean.
Katakrak eta Garoa liburudendetan irakurraldiak egingo dira, eta gure irrati emankizunean ere bere poemak eta Palestinako beste poema batzuk irakurri ditugu.
Elkartasun kantuak jarri eta saio osoa Ashraf Fayadh poetari eskaini diogu.
Ashraf Fayadh
Zaindu maite duzu hori, Ashraf Fayadh

…espero dezagun bere gainerako
bizitzaren istorioa
kolorezko liburu eder bihurtzea
Mona Kareemen

L I B R E

Entzun! musika aldizkariko kantak eta Kabi@ digitala aztertzen

Durangoko azokaren ajearekin egin dugu #bidegorritik saioa.

entzun

Entzun aldizkariko 2015. urteko diskoa entzuteari ekin, eta aurten ere uzta oparoa utzi digu euskal musika panoramak. La Basu, 2Zio, Anestesia, Eten, Larregi, Jp lohian eta beste entzun ditugu 97 irratian.

kabia2015

Kabi@ digitala

Bergarako Txapa irrati libreko Mikel eta Bilbo Hiria irratian aritzen den Jabi ere gurekin izan ditugu, Durangoko azokan bertan burutu zen Kabi@ aztertzeko. Egitaraua, software eta teknologia libreak, irratigintza, berrikuntza… gauza asko jorratu ditugu. Amaieran Gorka Julio Teketen gehitu zaigu, eta Europa mailan aitzindariak diren proiektu eta ekimenak daudela Euskal Herrian azpimarratu digu andoaindarrak.

Ttotelka txalaparta: arduino eta teknologia libreenarekin eraikia.

#bidegorritik irratsaioa:

Etxekoak antzerki lanari buruz solasean

Kristian Etxaluz, Ander Lipus, Maika Etxekopar eta Javi Barandiaran aktoreak hurbildu dira irrati estudiora. Etxekoak dira. Eta Artedramak aurkezten duen azken obrari buruz aritu gara beraiekin berbetan. Lasai lasai. Patxadaz antzerki lan honi buruz, antzerkigintza aztertuz.
etxekoak
Hiru ordu laurden eman ditugu solasean. Sakon. Euskal Herri osoko aktoreak batu ditugu 97 irratiko estudioan.

Josu Bergara zuzenean #bidegorritik saioan

Kantu txikien indarra erakustera etorri zaigu Josu Bergara abeslaria.
Kitarra eskuan, kantu batzuk eskaini eta solasaldi atsegina izan dugu musikaz, diskoaz, sareaz eta komunitateaz.
josuirratian
Bizitza azkarrago bizi nahi dutenek aspertzeko beta hartu dezakete elkarrizketa entzunez, sakontasuneko gaiak kantu hartera ekartzen saiatu gara eta.

#euskarabildua eta #TheAntiEvent ekitaldiak zuzenean

Mundua bete pantaila

Donostiako San Telmo museoan euskarabildua topaketa antolatu dute ARGIA aldizkariak eta iametza interaktiboak. Bertatik zuzenean aritu zaigu Gorka Bereziartua kazetaria. Mundua bete pantaila izenburuak sujeritzen duenari buruz gogoeta egin eta etorkizuneko komunikazio bideetaz aritu gara.
euskarabildua
Bilbon burutuko den TheAntiEvent ekitaldiari buruz mintzatu zaigu ostean Naiara Abaroa garatzaile eta antolatzailea. Ekitaldian parte hartzen dutenek erabakitzen eta asmatzen dute egitarau osoa, eta sekulako interakzioa eta jakintza partekatzea suertatzen den ekitaldia izango da aurtengo hirugarren hau.

antievent

Doinu berrienak entzungai

Josu Bergararen Kantu txikien indarra diskoarekin hasi gara, Peiremans+ taldeak grabatu berri dituen azken bi kantuak eta Belakoren track sei entzuteko parada ere izan dugu. Doinu berriak atsegin ditugulako. Eta baita Oskorri, Ruper Ordorika, Berri Txarrak edota willis drummond.

iBasque irrati aplikazioa

2000. urteko azaroan sortu zen irratia.com eta geroztik berrikuntza ugari izan dira irratia, sarea eta Interneten. Orain irrati gehienek emititzen dute Internetetik ere, eta sarean guztiak aurkitu daitezke. Irratiak gainera molde ugaritan, euskarri ezberdinetan entzun daitezke egun.

irratia.com 2.0
Guk hasierako gogo eta ilusio berarekin, Euskal Herriko irrati euskaldun eta libreak mugikorrean entzuteko aplikazioa garatzeari ekin diogu, eta hilabete honetan bertan egongo da eskura iOs bertsioan, iphone ezberdinetatik Euskal Herriko saio, doinu eta mezuak entzun ahal izateko moduan

iBasqueRadio iBasqueRadio2