Fernando Pessoa, Joseba Sarrionandia eta Mikel Antza 97 irratian

Mikel Antza idazlea elkarrizketatu dugu #bidegorritik saioan. Literatura izan dugu hizpide. Klandestinitatea. Kartzela. Sorkuntza. Letrak. Errealitatea eta ametsak. Fikzioa eta errealitatea. Antzerkia, poesia, musika.

Fernando Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia. Datorren astean Loraldian. Eta gaur 97 irrati libreko #bidegorritik saioan.

Entzun! musika aldizkariko kantak eta Kabi@ digitala aztertzen

Durangoko azokaren ajearekin egin dugu #bidegorritik saioa.

entzun

Entzun aldizkariko 2015. urteko diskoa entzuteari ekin, eta aurten ere uzta oparoa utzi digu euskal musika panoramak. La Basu, 2Zio, Anestesia, Eten, Larregi, Jp lohian eta beste entzun ditugu 97 irratian.

kabia2015

Kabi@ digitala

Bergarako Txapa irrati libreko Mikel eta Bilbo Hiria irratian aritzen den Jabi ere gurekin izan ditugu, Durangoko azokan bertan burutu zen Kabi@ aztertzeko. Egitaraua, software eta teknologia libreak, irratigintza, berrikuntza… gauza asko jorratu ditugu. Amaieran Gorka Julio Teketen gehitu zaigu, eta Europa mailan aitzindariak diren proiektu eta ekimenak daudela Euskal Herrian azpimarratu digu andoaindarrak.

Ttotelka txalaparta: arduino eta teknologia libreenarekin eraikia.

#bidegorritik irratsaioa:

Etxekoak antzerki lanari buruz solasean

Kristian Etxaluz, Ander Lipus, Maika Etxekopar eta Javi Barandiaran aktoreak hurbildu dira irrati estudiora. Etxekoak dira. Eta Artedramak aurkezten duen azken obrari buruz aritu gara beraiekin berbetan. Lasai lasai. Patxadaz antzerki lan honi buruz, antzerkigintza aztertuz.
etxekoak
Hiru ordu laurden eman ditugu solasean. Sakon. Euskal Herri osoko aktoreak batu ditugu 97 irratiko estudioan.