Fernando Pessoa, Joseba Sarrionandia eta Mikel Antza 97 irratian

Mikel Antza idazlea elkarrizketatu dugu #bidegorritik saioan. Literatura izan dugu hizpide. Klandestinitatea. Kartzela. Sorkuntza. Letrak. Errealitatea eta ametsak. Fikzioa eta errealitatea. Antzerkia, poesia, musika.

Fernando Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia. Datorren astean Loraldian. Eta gaur 97 irrati libreko #bidegorritik saioan.

Bizikleta hartu eta Tourra eta Vueltari buruz arituz hasi dugu ikasturtea irratian

2018-09-12, Getxo. Txirrindularitza. Vuelta Euskal Herrian. Getxoko irteera, giroa.
Argazkia Jaltzo: foku.eus

Uztailean Tourra eta irailean Vuelta pasatu dira Euskal Herritik. Ikasturte honetako lehen bidegorritik irrati emankizunean bizikleta kontuekin aritu gara. Tourrean eta Vueltan Euskal Herriko aldarriak erakutsi zituzten zaleek errepide bazterrean, eta emankizunera Mattin Rafu lapurtarra eta Alex Arregi bizkaitarra gonbidatu ditugu.
Kataluniara joan gara gero Jone Amunarriz Gure Esku Dago ekimeneko kidearekin. Kataluniako egoera eta Euskal Herrian antolatzen ari den elkartasunaren berri eman digu Jonek.
Azkenik nazioartean Euskal Herrian jokatu diren txirrindulari froga ezberdinek izan duten oihartzunaren berri eman digu Hamaika telebistako Beñat Zarrabeitia kazetariak.

Zazkel eta Luhusoko bakegileekin hasi dugu #bidegorritik emankizuna

Zazkel taldeak EZ ENTZUN diskoa plazaratu berri du. Etxahun Arregi etorri da estudiora. Musikaz gozatu dugu, elkarrizketa atsegina eskaini digu.



Ostean Estephan Etxegarai Luhuson iaz atxilotutako lagun musikariarekin aritu gara berbetan. Datorren larunbaterako 12 oren bakearen alde jaialdia antolatu dute Bakegile eta kulturgileek.





irratsaioa deskargatzeko:
bidegorritik artxiboa

Josu Bergara zuzenean #bidegorritik saioan

Kantu txikien indarra erakustera etorri zaigu Josu Bergara abeslaria.
Kitarra eskuan, kantu batzuk eskaini eta solasaldi atsegina izan dugu musikaz, diskoaz, sareaz eta komunitateaz.
josuirratian
Bizitza azkarrago bizi nahi dutenek aspertzeko beta hartu dezakete elkarrizketa entzunez, sakontasuneko gaiak kantu hartera ekartzen saiatu gara eta.

irailaren 17an, ostegunez 0 saioa

Irratsaio berri bati emango diogu hasiera.
Bilboko 97 fm irratiko estudioetatik, uhinen bitartez eta sarearen bitartez hedatuko dugu #bidegorritik emankizuna.
Apurka apurka Euskal Herriko irrati libreetan eskaintzen saiatuko gara, eta entzule, ekintzaile eta lagunen artean saio honen funtsa sortzen, lantzen, garatzen eta zabaltzen asmatu beharko dugu.

irailak17

  • #bidegorritik ezkerretik ibili gure duen jendearentzako pentsatua dago. Oinez goaz, mantso. Batzutan abiadura eta erritmoa azkartuko ditugu, musikari jarraituz. Atseden uneak ere izango ditu, zelan ez. Bizikletaz ere jarraitu daiteke bide hau… eta bestelako garraiobideetan entzuteko be aproposa izango da; batipat trenean eta autobusean…
  • #bidegorritik gauza askori erreparatuko diegu: aktualitateari, gure kultur panoramari, kalean gertatzen denari, sareko berriei, aldaketaren gune berritzaileenei, jendeari, auzokideei, munduari, lurrari….

Denontzako lekua dago hemen, parte hartu eta zabaldu!
oinezko

#bidegorritik irrati emankizuna prestatzen

Aupa lagun eta entzule guztioi!

#bidegorritik irrati emankizun berria prestatzen ari gara.

cropped-bidegorritik.jpg

Sarean #bidegorritik mezua hedatzen saiatuko gara. Euskal Herriko irrati ezberdinetan saioa eskaini eta sarean be zabaltzen ahaleginduko gara.

Aktualitatea landuz, elkarrizketak, kultura, sarea, pentsamendua eta joera berriak uztartu, mundu digitala, musika, gogoetak eta beste.

billigaz

bidegorritik.irratia.com