Etxekoak antzerki lanari buruz solasean

Kristian Etxaluz, Ander Lipus, Maika Etxekopar eta Javi Barandiaran aktoreak hurbildu dira irrati estudiora. Etxekoak dira. Eta Artedramak aurkezten duen azken obrari buruz aritu gara beraiekin berbetan. Lasai lasai. Patxadaz antzerki lan honi buruz, antzerkigintza aztertuz.
etxekoak
Hiru ordu laurden eman ditugu solasean. Sakon. Euskal Herri osoko aktoreak batu ditugu 97 irratiko estudioan.

Josu Bergara zuzenean #bidegorritik saioan

Kantu txikien indarra erakustera etorri zaigu Josu Bergara abeslaria.
Kitarra eskuan, kantu batzuk eskaini eta solasaldi atsegina izan dugu musikaz, diskoaz, sareaz eta komunitateaz.
josuirratian
Bizitza azkarrago bizi nahi dutenek aspertzeko beta hartu dezakete elkarrizketa entzunez, sakontasuneko gaiak kantu hartera ekartzen saiatu gara eta.

#euskarabildua eta #TheAntiEvent ekitaldiak zuzenean

Mundua bete pantaila

Donostiako San Telmo museoan euskarabildua topaketa antolatu dute ARGIA aldizkariak eta iametza interaktiboak. Bertatik zuzenean aritu zaigu Gorka Bereziartua kazetaria. Mundua bete pantaila izenburuak sujeritzen duenari buruz gogoeta egin eta etorkizuneko komunikazio bideetaz aritu gara.
euskarabildua
Bilbon burutuko den TheAntiEvent ekitaldiari buruz mintzatu zaigu ostean Naiara Abaroa garatzaile eta antolatzailea. Ekitaldian parte hartzen dutenek erabakitzen eta asmatzen dute egitarau osoa, eta sekulako interakzioa eta jakintza partekatzea suertatzen den ekitaldia izango da aurtengo hirugarren hau.

antievent

Doinu berrienak entzungai

Josu Bergararen Kantu txikien indarra diskoarekin hasi gara, Peiremans+ taldeak grabatu berri dituen azken bi kantuak eta Belakoren track sei entzuteko parada ere izan dugu. Doinu berriak atsegin ditugulako. Eta baita Oskorri, Ruper Ordorika, Berri Txarrak edota willis drummond.

iBasque irrati aplikazioa

2000. urteko azaroan sortu zen irratia.com eta geroztik berrikuntza ugari izan dira irratia, sarea eta Interneten. Orain irrati gehienek emititzen dute Internetetik ere, eta sarean guztiak aurkitu daitezke. Irratiak gainera molde ugaritan, euskarri ezberdinetan entzun daitezke egun.

irratia.com 2.0
Guk hasierako gogo eta ilusio berarekin, Euskal Herriko irrati euskaldun eta libreak mugikorrean entzuteko aplikazioa garatzeari ekin diogu, eta hilabete honetan bertan egongo da eskura iOs bertsioan, iphone ezberdinetatik Euskal Herriko saio, doinu eta mezuak entzun ahal izateko moduan

iBasqueRadio iBasqueRadio2

#bidegorritik Internazionalista: Askapena #LIBRE!

Kurdistan bisitatuz hasi dugu irrati emankizuna. Komite Internazionalistak erakundeko Lurrek irailean egin zuten brigadaren berri eman digu. Zapaldutako lurretan ikasitakoaz eta handik ekarritakoaz aritu gara. Erakunde lagun duten Askapenarekin elkartasunez mintzatu zaigu bera.
kurdistan

Askapena libre!

Musika entzunez Nafarroako Sakanara hurbildu gara gero. Arruazun artaldearekin aurkitu dugu Aritz Ganboa Askapenako kide auziperatua. Epaiketa atarian, Herriak libre! ekimenarekin buru belarri murgilduta, euskal internazionalismoari buruzko xehetasunak eman dizkigu, tartean espainiar inperialismoa zertan den azalduz.
aritz

Musika internazionalista

rebelsong
Eta saioa musikarekin hasi dugun bezala, nazioarteko musika solidarioa eta burrukalaria entzunez eman dugu. Brigadistak sound system, Dr Calypso, Chumbawanba, Tom Morello, Pet Segger, Billy Bragg, The Clash eta Leonard Cohen besteak beste.

cheplaylist

playlist internazionalista entzun nahi baduzu

#bidegorritik Emakumeen martxa. Hutsa bikotea akustikoan eta playlist feminista

Kurdistango lurretatik abiatu zen Emakumeen mundu martxa. Euskal Herrira sartu berritan hitzordua egin genuen antolatzaileekin, eta gaur emakumeen martxa izan da nagusi gurean -musika, kantuak, dantzak eta aldarrikapenak-.

Hutsa akustikoan


Hutsa bikotea akustikoan aritu dira Bilboko estudioan eta Leire Lopez Ziluaga lagunak playlist feminista baterako lehen lau kantuak aurkeztu dizkigu.

#bidegorritik 01 AMAMA filmeko Asier Altuna zuzendariagaz elkarrizketa

Bilbotik Donostiara joan gara #bidegorritik.
Zinemaldian Zurriolako Butakan jezarrita murgildu gara zeluloidearen munduan.
zbutaka
Zurriolako butakatik Leire Palacios lagunaren zine kritika hau adi adi aditu dugu:

AMAMA

asierAltuna
Asier Altuna Amama filmeko zuzendaria elkarrizketatu eta Ondarruko Marabilli re sormen festibalera gonbidatu gaitu.
Radixu irratian elkartu gara gero Txominekin.
Eta musika eta lau kanpaikada entzunez joan gara gero Baionara. Hotel Monbar. 30 urte.

 

sare sozialetan

#bidegorritik 0 saioa: ahotsaKitCAT, BTX, Maribilli

Bilboko estudioan urduri sartu eta egin dugu lehen saioa, 0 zkia.

Hemen azpian soundcloud guneko artxibo bat agertu behar zen, saioa ondo entzuteko. Kentzea erabaki dutenez…archive.org gunera igo dugu saioa, eta hango kodearekin jarri berriz hemen.

No time for love kantuarekin, herrien zerrenda luzatu dugu.
Kataluniarako bidea hartu dugu gero: via lliure.
Han topatutako lagunak elkarrizketatu ditugu hemen: ahotsa.info eta Sergio Labayen.
Via lliure bideoak eta ikusentzunezkoak.

Musika entzuten jarraitu dugu gero.
Basque liberation. Gure bidea.
Berri Txarrak ordea ez entzutea gura dute oraingo zentsuradore eta inkisidoreek.
Baina Denak ez du balio:

Eta amaitzeko Bixitxi Marabilli re Aitzol Aramaio gogoan, ondarrutarrek montatuko zinema, musika eta bestelako ekitaldien jaialdi itzela. Biba zuek!

Berria egunkarian

berria
Balio eraldatzaileak 97 FM irratiko #bidegorritik saio berrian